2013-03-19

GORPUTZEKO APARATUAK

KAIXO GUZTIOI,
GU 5.(B) MAILAKOAK HIRUHILEKO HONETAN POWER POINT BATZUK EGIN DITUGU GORPUTZEKO HAINBAT APARATUEN FUNTZIONAMENDUAREN AZALPENA ETA ORGANOEN IZENEKIN.
LAN HAUEN AURKEZPENA BIDEOZ GRABATU GENITUEN. EA ZUEN GUSTUKOAK DIREN!

2012-05-07

MUFOMI MUSEORA IRTEERA

ELGOIBARREKO MINERAL ETA FOSILEN MUSEOA: MUFOMI

Mineralen proiektua lantzen ari garenez, apirilaren 26an, ostegunarekin, Elgoibarreko mineralen museora (Mufomi museora) joan ginen. Orain zer egin genuen kontatuko dizuegu:
Asierrek, maisuak, egun batzuk lehenago, Eibarko Estaziño kaleko estazioan 8:55ean gelditzeko esan zigun. Bakoitzak galdera batzuk prestatu zituen Javier Vargasentzat (museoaren gidariarentzat). Ikasle bakoitzak Asierri galdera batzuk esan zizkion, eta berak ordenagailuan idatzi zituen galdera guztiak. Azkenik galderak inprimatu egin zituen.  Gutariko bakoitzak arkatza, galderak eta borragoma eraman genituen. Osteguna heldu zenean Estaziño kalean elkartu ginen. Bikoteka jarri ginen, baina gero makinetatik pasatzeko banaka jarri behar izan ginen. 9:13an trena hartu genuen, estazioan obretan zeuden, horregatik beste trenbide batetik pasatu ondoren trena heldu zen.

Joanerako bidaian batzuk hitz egiten eta besteak jolasean aritu ginen. Paisaia oso polita zen: ahateak, autoak eta ibaia ikusi genituen. Gainera, oso eguraldi ona egiten zuen. Heltzen ari ginela denok zutik jarri ginen trenetik jaisteko irrikan (bidai osoan geltoki batean edo bitan gelditu ginen soilik). Museotik oso hurbil geunden. Hara ailegatzean etxe normal bat ematen zuen, baina “Mufomi” izena zuela konturatu ginen. Atea jo genuen eta han zegoen Javier Vargas, gure zain. Oso jatorra eta barregarria zen Javier.

Javier ezagutu eta gero, gure kabuz mineralak eta fosilak ikusten utzi zigun. Haitzuloetako hartz baten hezurdura izan zen ikusi genuen lehenengo gauza. Pasabide batetatik igarotzean gela handi batera heldu ginen; eta barnean, fosil eta mineral gehiago zeuden. Gela barruan jendea gora eta behera ibili zen mineral eta fosil guztiak ikusten. Baita ere, Javierrek, gunetxo bat zuen beste mineral gehiagorekin. Mineral hauek iluntasunean zeuden, baina argi fosforito lila bat piztuz dir-dir egiten zuten. Pasabidean eta geletan mineral eta fosil asko zeuden, adibidez: Diamantea, pirita, urrea, aragonitoa, turkesa, tigre-begia, itsas-ura, zelestina, kuprea, igeltsua, esmeralda, errubia…

Museoa ikusi ondoren, Javier Vargasi prestatutako 66 galderak bota genizkion. Javier Vargas nahiko baxua zen, begi urdinak zituen, ile beltza, sudur eta aho arrunta, gorpuzkeraz ez zen lodia, ezta argala ere, eta hankak eta besoak nahiko motzak zituen. Galderak
galdetzen hasi ginenean, batzuk nahiko erraz erantzun zituen, baina beste batzuk ez hain erraz. Beranduago, berriro ikusi genituen mineralak, eta argi lila zeukan kameran berriro sartu ahal izan ginen, mineral fluoreszente eta erradiaktiboak ikustera.

Museotik irtetean argazki batzuk atera genituen denok batera. Ondoren tren geltokira joan ginen, baina trena berandu iritsi zen eta denbora arinago pasatzeko txisteak kontatu genituen. Trena etorri zenean denok sartu ginen eta barruan batzuk kartetara jolastu genuen. Eibarrera heldu ginenean, ezin izan ginen bazkaltzera joan txartelak sartzeko makinak hondatuak zeudelako; orduan “Eusko-treneko” langileek lagundu gintuzten makinetatik pasatzen. Asierrekin eta Milarekin joan ziren jangelan bazkaltzen dutenak, eta etxera bazkaltzera joaten direnak beraien kabuz joan ziren etxera.

Ez dakizue zein ondo pasatu genuen… Esperientzia hau bizitzera animatzen zaituztegu.


2012-03-05

BEGOREN BOTIKARA IRTEERA

Esperimentuen proiektuarekin buru-belarri jarraitzen dugu, eta horren adibide da gure blogean sartu berri dugun azken sarrera. Otsailaren bigarren astean, medikamenduen esperimentazioetan aditua den Begoren botikara joateko aukera paregabea aprobetxatu genuen. Lau irteera egin genituen guztira, lauko taldetan banatua. Horra gure kronika. Gozatu!!!

2012-02-24

UNIBERTSOA

Joseba Sarrionandiak idatzitako “Gure unibertsoaren historia” ipuinari, bosgarren mailako ikasleek emandako bukaera.


GURE UNIBERTSOAREN HISTORIA


VI

Orain lau mila edo bost mila urte, izotzak erretiratu ondoren, beste gauza are miragarriago bat suertatu zen. Ordura arte imintzio, keinu eta deika ibiltzeko ohitura genuelarik, elkar konpreni genezakeela ohartu ginen: ur, haitz, lo, nahi, hitzak. Uluka uxatzen genituen beldurrak oraindik, hitzen zehaztasun ikaragarriaz hunkiturik.

Eraikuntza zirkular bat egin genuen, lurrez eta harriz, zurezko zutabeekin, eta lastozko estalki konikoarekin, eta etxea deitu genion. Zakurra lagun hartu, buztinezko ontziak egin, behiak etxera ekarri, lurra mugitzeko aitzurrak, aleak ehotzeko errota, eta abeltzain eta nekazari bilakatu ginen. Hildakoak trikuharritan lurperatzen genituen, eta gero, biziak baino gehiago izaten hasi zirenetik kanposantu zabaletan hobiratuko genituen. Burdinaren metalurgia eta area erabiltzen ikasi genuen erromatarrak pasatu zirenean. Gero godoak heldu ziren, eta musulmanak, eta iraultza industriala, bapore eta siderurgiekin, eta autoak, eta hiri moderno argitsuak, eta telefonoak, eta gerla krudelak, eta Estatu Batuen Erakundea, eta sateliteak, eta Internet, eta gerla krudel gehiago.
               
Eta hemen gaude, 21. mendean, sua galtzearen beldurrez, janariak, eta baita etxe bera. Baina denbora pasatzean, mundu hau eta unibertso osoa aldatuko dela uste dut, eta guk, gizakiak ere.
Aritz


Historiaren epe honetan gaude orain, gerla krudelak, telefono mugikorrak, psp, nintendo…etab makinitekin egun osoa. Zer gertatu da antzina ginen pertsonarekin? Aldatu egin garela eta oraindik gure barruan pertsona bilatzen gabiltzala.
Eider


Historiaren epe horretan gaude orain. Igual berriro dena gertatzen da berriz. Eta  dinosauroak  etortzen dira, eta gu hiltzen gara. Berriro dena gertatzen da berriro.
Jon


Orain historia hobetu da eta orain liburuak, telefono mugikorrak, telebistak, nintendoak, ordenagailuak… Oraindik ez dira gauza berri asko asmatu, oraindik lan asko egiten ari gara mundua hobea izateko.
Leire


Orain etorkizunean dugu hobea edo txarragoa lortzeko mundu bat, ez dakigu eta itxoin beharko dugu heldu arte. Bitartean hau daukagu eta espero dut ondo konpontzea daukagunarekin.
Malen

Eta horrela jarraitzen du munduak, gurasoak autoz lanera, ume batzuk autoz ikastolara, edo autobusean, edo oinez. Txakurrak  etxean lagun, eta beste animali batzuk ere.       
Miren

Orain  momentu honetan gaude eta ematen du  mundu hau  aurrera  joango dela baina kontaminazio honekin  jarraitzen  badugu munduak ez du asko iraungo baina  
Ez dezagun  itxaropena  galdu  gauza onak daude munduan ere.    
Oier


Zein zaila izango zen beraientzat neguan horrela bizitzea. Guk  dena daukagu. Mundu hau asko aldatu da urteetan zehar. Gainera  teknologia abantzatuagoa daukagu.
Xabier


Niretzat gauza harrigarri bat da, orain dela ehun milioi urte humanoidea izatea eta gaur egun gizon moderno bat izatea. Bana gaur egun daukagun  traste guztiak asko kutsatzen dute eta ori oso txarra da eta mundua ez da asko irainduko.
Danel

Niretzako berdin segitzen du mundua. Ez dakit zergatik borrokatzen dute 2.000.000km gaitik eta zergatik ez erdia batentzako eta beste erdia bestearentzat. Asko gustatuko litzaidake erantzuna ematea.
Fikri

2012 urtean gaude eta orain etxe modernoak ditugu ere beste lan bide batzuk ditugu
Orden gailuak ditugu baita ere telebistak…
Baita ere abiadura handiko trenak ditugu (aht) orain lehen bezala txakurrak etxean ditugu
Baina baita ere beste animali batzuk adibidez: katuak,sugeak,arrainak…
Ni uste dut mundua ondo jarraituko duela.
June

Aspaldian asmatutako gauzak oraindik ere daude,orain dela bi milioi urte lau hanketan  ibiltzen ginen baina gustuz berdinak gara. Gure tximino familiei eskerrak eman behar diegu beraiengatik bizi garelako.
Maialen

Orain hiri moderno batean gaude baina beldurturik esaten dutelako munduaren bukaera urte honetan izango dela. Imajina ezazu mundua joaten dela meteorito batengatik.
Martin

Oraindik, gauzak asmatzen jarraitzen dugu gure bizitza hobeagoa izan dadin. Gauzak apurtu ezkero norbait dago ere konpondu dadin. Guk, gizakiok, etxeko sua galtzeko beldurra dugu baita ere, etxe bera ere, eta ura. Askok beldur handia dugu baina aurrera egin, eta gainditu egingo dugu.  
Nagore

Gizakia ez da historiaren bukaerara heldu,  asmakizun eta aurkikuntza asko falta zaizkigu eta gu ere seguruenik alatzen garela, fisikoki eta psikologikoki, baina denak desberdinak izango gara. Bakoitzak bere ametsa jarraituko du, hori beti horrela izan da.          
Elene

Planeta bitxi hau asko aldatu da denborarekin eta seguruenik gehiago aldatuko dela bakarrik dakit.
Aitor

Historia horretan pertsonai  asko agertzen dira: humanoideak, gizakia, dinosaurua,  mamutak eta abar. Gure historia harrigarria da, ez dudalako ulertzen nola bizi dugun mamutekin . Niretzat ikusgarria da lurrak hainbeste urte izatea.
Alberto

Unibertsoan oraindik eta gauza gehiago egiten ari dira. Istorioa oraindik ez da bukatu segituko du askoz urte gehiago.
Ander

Nahiz eta gerlek jarraitu, teknologia ezker gure etorkizuna hobetuko da. Gero eta aurrerapen gehiago izango ditugu.Horren ondorioz gure ingurumena da gure bizitza batera erosoagoa eta osasungarria izango da.
Amaitzeko, agian, pertsonen artean hitzen bidez bakea lortuko da.
Ane Villacorta

2012-02-14

PROIEKTU BERRIA AUKERATZEN

PROIEKTU BERRIAREN AUKERAKETA


Gabonetako oporretatik itzuli berritan iritsi zaigu gai berria aukeratzeko ordua. Horretarako, ikasle bakoitzak gehien interesatzen zaion gaia aurkeztu behar izan dugu. Gaia aukeratzeko orduan, kontutan izan ditugu gure nahiak, gustuak, asmoak, interesak eta eskura izan ditugun material eta ingurutik etorri zaizkigun proposamen guztiak. Aurreko gaiak Agenda 21ekin izan zuen lotura zuzena, 5. mailan hiruhileko bat eskaintzen baitiogu konpromezu horri (aurten Mugikortasunaren gaia izan da). Oraingo hiruhilabeterako, eta behin bakarkako edo taldekako gaia gabonetako oporretatik aukeratua ekarri ostean, 5. mailako bi taldeak gela bakarrean bildu gara gure proposamenak elkartrukatzeko (norberarenak aurkeztu eta besteenak ezagutu).

EUROPAKO ETA AMERIKAKO MONUMENTUAK


Guk, Anek, Alaitzek, Sarak, Itsasok, Iraiak, Irenek eta Gorettik Europako eta Amerikako monumentuak gaia aukeratu genuen aurkezpenerako. Hasieran Egiptoko gaia egin behar genuen baina liburutegian gai horren liburu kantitate gehiago zeuden eta interesgarriak ziren. Gaia aurkezteko orduan liburuak eta pelikulak ekarri genituen jendea konbentzituko genuela ziurtaturik.



EUSKAL HERRIKO MITOAK

Guk Euskal Herriko mitoak gaia aukeratu dugu, interesgarria  iruditzen zaigu eta lehengo mitoak nolakoak ziren jakin nahi dugu. Horretarako liburu bat ekarri genuen besteek ikusteko nolakoak ziren lehengo mitoak. Guk orri batean proiektu ezberdinak jarri genituen eta gehien gustuko genuena Euskal Herriko mitoak izan zen. Ane Gallastegi eta Maialen.

SUMENDIAK

Guk (Aner eta Iñigo) sumendiaren gaia aukeratu dugu. Gaia oso interesgarria iruditu zitzaigun eta horregatik aukeratu dugu.
Nik gaia aukeratu dut dokumentala eta pelikula ikusi nituelako eta Iñigok gaia aukeratu du “inpaktu totala” saioa ikusi zuelako.
Gaia bakarrik egin dugu eta elkartzeko esan digu gure maisuak.
Guk material hau ekarri dugu: “La Tierra” liburu entziklopedikoa, Teide mendiko sumendiko arroka bat eta argazkiak informazioarekin.

Ni Aitor naiz eta sumendien gaia proposatu nuen.
Sumendien gaia, sumendiek beti jakingura eman didatelako, oso arraroak iruditzen zaizkidalako, interesgarriak iruditzen zaizkidalako, zergatik jaurtitzen duten jakiteko etab.
Nire asmoa nola egiten duten laba botatzeko ikastea zen.
Jarduera hauek proposatu nituen: sumendi baten maketa egitea eta haren funtzionamendua ikastea, eta azkenik sumendi famatuen izenak eta ezaugarriak ikastea.


Egun batean, Miren, Elene, Malen, Wenjing eta Eider liburutegira joan ginen gai interesgarri bat aukeratzeko ideiarekin buruan. Liburu asko begiratu ondoren batek ere ez zigun atentziorik deitu, eta azkenean bilatzen geundena aurkitu genuen: Sumendien gaia. Dibertigarria, polita, desberdina eta aspertuko ez ginenarekin. Sumendiekin batera besteak konbentzitzeko ondoko material hau ekarri genuen: esperimentu bat (bikarbonatozko sumendia, plastilinazkoa), sumendi harria (Teidekoa) eta argazki pare bat.


ELEKTRIZITATEA

Ni Aritz naiz eta Elektrizitatearen gaia aukeratu dut, nola lortu dezakegun elektrizitatea jakiteko. Uraren bidez, haizearen bidez, energia nuklearretik, generadoreetatik… Elektrizitateak ekarri zizkigun abantailak, zeinek aurkitu zuen elektrizitatea….
Bonbilla eta pila bat eraman ditut, bonbilla pila batekin piztu dezakegula ikusteko.      

ITALIA

Nik (Aritz) Italia aukeratu dut, Italia herrialde polit bat delako eta harrituta gelditu nintzen jakitean zenbat biztanle zeukan. ItaliaK 60 milioi ditu. Nik Italiako selekzioko kamiseta  bat eraman nuen, handia geratzen zitzaidan baina zer egingo diogu… gero argazki batzuk eraman nituen. Niretzat oso ondo atera zitzaidan  eta oso ondo pasatu nuen.


EUSKAL HERRIKO PERTSONAIA OSPETSUAK

Ni Asier naiz eta Euskal Herriko pertsonaia ospetsuen gaia pentsatu dut egitea interesgarria iruditzen zaidalako.
Gainera nire aitona Mutrikuko pertsonaia ospetsuren bat ezagutzen zuen eta beraren etxeko eta bulegoaren giltzak ditu (Cosme Damian de Churruca).
Gero Toribio Etxeberria eta Juan Guisasolaren jaiotze eta hiltze datak ekarri nituen informazio modura.

EGIPTO

Gure gaia Egipto izan da. Egipto gaia Interesgarria eta dibertigarria iruditzen zaigulako aukeratu genuen. Eneko, Danae, Unai, Mei eta Jonek proposatu genuen gai hau eta aurkezteko informazioa, entziklopedia bat, liburuak eta kakalardo bat ekarri genituen. Ez genuen inor konbentzitu. Gure estrategia liburutegira joatea eta liburuak irakurtzea izan da. Oso ondo pasatu dugu gai berria aukeratzen eta aurkezten denon aurrean.

Maialen Casaña, Leire Cartagena, June Santin eta Nagore Cabanzón Egiptoko gaia aurkeztu genuen. Egiptoko gaia aukeratu genuen Egiptoko kultura oso interesgarria iruditu zitzaigulako. Ondoren kartoizko piramide bat egin genuen barruan sarkofago batekin eta sarkofagoaren barruan momia bat jarri genuen. Gure asmoak ziren lagunekin ondo pasatzea eta barre asko entzutea, baina baita gure proiektua aukeratzea, noski!!


 
BIKINGOAK

Oier, Ander eta Xabierrek gai hau aukeratu dugu aurreko egunean bikingoen pelikula bat ikustera joan ginelako. Pelikula hori asko gustatu zitzaigun  eta oso dibertigarria iruditu zitzaigun. Hori pentsatu eta gero bikingoen gaia oso interesgarria, polita eta oso dibertigarria izango zela pentsatu genuen . Orduan hurrengo egunean liburutegira joan ginen eta han lana egin genuen. Hori eta gero denok bikingoei buruz ahal genuen gauza guztiak ekarri genituen: bikingoen argazki batzuk, jostailuzko kasko bat eta ezpata bat. Aurkezpen egunean guri tokatu zitzaigunean oso urduri geunden.


GERRA

Guk (Ivan, Jon eta Alex) gerraren proiektua aukeratu dugu interesgarria iruditu  zaigulako. Gerra interesgarria iruditzen zaigu, nahiz eta gai polita iruditzen zaigun lantzeko, oso gogorra da eta gerraren kontra gaude.
Gerrari buruzko gauza asko aurkitu dugu, adibidez: Napoleon, Franko…
Eta uste genuen denok  oso ondo pasatuko genuela.
Baina aurkezpen materialik ez dugu ekarri.


OLINPIADAK

Nik proiektu hau aukeratu dut kirola asko gustatzen zaidalako eta interesgarria iruditu zaidalako. Nire lehengusua agian olinpiadetara doalako eta horregatik aukeratu dut proiektua.
Espero dut dibertigarria izatea nik aukeratutako proiektua. Markel.

Nik, Martinek,  Olinpiaden inguruko gaia aukeratu dut interesgarria iruditzen   zaidalako. Ni Londresera joan  nintzelako bururatu zait  gaia. Nik orri bat ekarri  nuen, han Olinpiaden historia, zergatik  desagertu  ziren eta berriro  agertu ziren… oso ondo azaltzen zuen. Nik, gaiari buruz  nola  jolasten  den, zeinek  asmatu zituen Olinpiadak, nola asmatu zituen… jakin nahiko nuke. Nik  interneten bost uztai horiek Afrika, Europa, Asia, Ozeania  eta Amerika zirela ikasi   nuen.   



ESPERIMENTUAK

Ni Alberto naiz. Esperimentuen gaia aukeratu dut. Ni lehenengo mailan nengoenean 5. mailakoek Esperimentu gaia landu zuten eta esperimentu batzuk egin zituzten guk ikusteko. Asko gustatu zitzaidan eta zergatik gertatzen zen hori jakin nahi nuen. Nire kideak konbentzitzeko puxika batekin esperimentu bat egin nuen. Lehenengo puxika puztu nuen, gero tarteka esparatrapua ipini nuen eta amaitzeko jostorratzak sartu nituen esparatrapua zegoen tokian. Puxika ez zen lehertu. Denak aho zabalik gelditu ziren.


GASTRONOMIA

Ni Danel naiz eta orain azalduko dizuet nik aurkeztatutako gaia:   
Nik aurkeztu nuen gaia Gastronomia izan zen. Niri Gastronomia gaia oso interesgarria iruditzen zait. Gastronomiatik gauza asko jakin nahi dut. Nik kultura guztietako gastronomia jakin nahi dut eta sukaldatu ere. Sukaldatzeko 3 liburu ekarri nituen. Lehenengoa “Cocina sabrosa y a buen precio”,  bigarrena ``Cocina para ñiños´´ eta hirugarrena ``Cocina festiva´´. Nire proposamenak hauek izan ziren: eskolan sukaldatu eta Euskal Herriko jatetxe famatu batera joatea.
PLASTIKOA

Ni  Fikri naiz eta Plastiko gaia  aukeratu dut. Gai hau aukeratu dut niri futbola  asko gustatzen zaidalako eta futboleko baloiak plastikoz eginda daudelako.  Jakin nahi dut zerekin jolasten dudan, baita ere zertaz dauden eginda egunero  ukitzen ditugun gauzak adibidez: klasifikagailua, funda, boliak eta abar. Plastikoz egindako baloi txiki bat aurkeztu nuen.       


EUSKAL MITOLOGIA

Ni Xabier naiz eta Euskal mitologia gaia aukeratu dut. Nire amarekin Euskal mitologia begiratu nuen. Oso interesgarria zelako aukeratu dut. Nik ekarri nuen materiala orri batean zegoen idatzita. Konbentzitzeko, pertsonaia mitologiko batzuen inguruko informazioa idatzi nuen.



Proposamen guztiak entzun eta aintzakotzat hartu eta gero, ikasle bakoitzak bi gai aukeratu behar izan ditugu (arrazoi ezberdin eta pertsonalengatik deigarrienak iruditu zaizkigunak).
Erraza izan da adostasun batera heltzea, ikasleriaren gehiengo nabarmen bati Esperimentuen gaia lantzeko esanguratsuena iruditu zaigulako.

2011-10-27

HERENSUGE BAKARTIA

                             Bazen behin herensuge bakarti bat sumendi baten alboan bizi zena orain dela 65 milioi urte. Ez zeukan lagunik. Egun batean tiranosaurio rex bat hurreratu zitzaion eta galdetu zion:
- Lagunik ba al duzu irla txiki honetan?
Eta herensugeak hauxe erantzun zion:
- Ez eta zuk?
- Nik ere ez.- erantzun zion tiranosaurio rex handiak.
Orduan herensugeak hauxe galdetu zion tiranosaurio rex handiari:
- Nire laguna izan nahi al duzu?
Eta tiranosaurio rex handiak honela erantzun zion:
- Bai noski,zure laguna izan nahi dut.
Eta biak lagun izanda oso pozik bizi izan ziren.



 Egilea: Xabier Aznal


2011-10-21

ZUHATZAKO EGONALDIA


                                 Orain dela bost egun Zuhatzara joan ginen hiru egunetarako Eibarko eskolatik. Oso ondo pasatu genuen, gainera eguraldi ona egin zigun. Oraintzen azalduko dizuet.


ASTEAZKENA 28:

Bederatzietan autobusa geneukan baina atzeratu egin zen eta aspertuta bederatzi t,erdiak arte egon ginen zain . Etorri zenean eraman gintuen, itsasontzia hartu genuen eta islara eraman gintuen, zergatik txalupa gabe ezin zen islara joan urarekin inguratuta dagoelako. Gizon bat zegoen eta esplikatu zigun ur ekintzetan ibiliko ginela, txalekoak zergatik eraman behar genituen, korriente asko zegoela eta ezer ez pasatu ez zedin. Hamaikak eta laurdenean ur ekintzak egin genituen eta nik surf egin nuen.Bazkaria ordu bietan zen: lentejak, oilaskoa eta fruta egon zen. Arratsaldean piraguan ibili ginen eta Maialenekin joan nintzen. Afaltzeko leka patatak eta saihetsak, fruta...  gero txisteak eta hamaika t'erdietan lotara joan ginen.

OSTEGUNA 29:

Goizeko zortzirak eta laurdenean esnatu ginen eta bederatziak arte libre erropak jantzi, maletak txukundu, jolastu... Bederatzietan gosaria zen eta hamarretan kabañetara joan behar ginen. Hamar t'erdiak arte jolastu. Hamar t'erdietan irlari buelta handi bat ematera joan ginen. Ordu bietan bazkaria zegoen, eta janaria asko bota genuen, ematen zuen ia inorrek ez zuela jan. Hiruretan kabañetara joan ginen jolastera. Bostetan bokadilloa jan genuen, bost t'erdietan ur ekintzak: nik pedalo egin nuen Ane G, Ane L, Iraia eta ni. Sei t'erdietan irten eta kabañetara joan ginen eta zortzireta afaltzera. Afarian ere gauza asko sobratu zen baina neri gustatu zitzaidan janaria. 9:00etan kabañetara eta gero bigarren kanpamenduan sua egin eta asmakizunak eta kantuak abestu genituen. 11:30etan isiltasuna.

OSTIRALA 30:

Azken eguna zen eta beti bezala 8:15etan esnatu ginen. 9:00etan gosaria zen eta 10:00etan kabañetara. 12:45 ekintzak egin genituen. Nik ez nuen egin eta kabañan geratu nintzen. Gero maletak hartu eta ordu bietan bazkaltzera eta hiru t'erdietan Eibarreruntz.
Oso ondo pasatu dut eta espero dut berriz joatea. Ez baldin banaiz joaten beste herri bat ere polita izango da, eta kontatuko dizuet hurrengo batean.
 Egilea: Alaitz Ibarrola

MENDIKO NESKA MUTILAK


                                   Lau neska-mutil gauero gauero mendian geratzen ziren. Lau neska-mutilak Ainara, Xabier, Olatz eta Kepa deitzen ziren. Igande gauean geratu ziren mendian jolasteko. Biharamunean igandea zen eta ilargi betea. Ainara, Xabier eta Olatz han zeuden baina kepa falta zen. Ezingo zela etorri pentsatu zuten. 
Jolasten eta jolasten etxera joateko ordua iritsi zen, ez zuten ezer susmatu, Kepa gau osoa mendiko gurutzean zegoela
geldi-geldi ezer ere egin gabe, estatua bat bezala. Hurrengo egunean geratzeko Kepak ez zuen telefonoa hartzen. Orduan susmatu zuten zerbait. Gaua zen eta laurak mendian zeuden baina ez zuten oraindik Kepa ikusi. Ondoren Xabierek eta Olatzek gurutzera begiratu, eta norbait zegoen. Orduan Ainara hurbildu egin zen eta Kepa zela ohartu zen.
-Kepa!- egin zuen oihu Ainarak. Baina Kepa arraro zegoen azala grisa zuen eta begi gorriak. Ez zuen hitz egiten. Orduan beldurraren beldurrez oihuka eta korrika etxera joan ziren inoiz gehiago gauetan ilargi beteetan gelditu.
Egilea: Sara Leturiaga

ZOOLOGIKOA



                                   Bazen behin neska bat Luci izenekoa, Lucik 14 urte zituen eta etxe handi batean bizi zen. Bere aitak zoo batean lan egiten zuen, Luciri asko gustatzen zitzaizkion leopardoak.
Egun batean Luci zooan sartu zen eta lapur bat ikusi zu-
en leopardoak hartzen eta Luci agertu zen eta esan zion:
- Zuk esaten didazuna egingo dut. -eta lapurrak esan zion 
- Ongi da, hamabi gauza egingo dituzu. -eta Lucik esan zion-
ongi da 12 gauza egingo ditut-.
1.-eginda
2.-bai
3.-bai
4.-bai
5.-bai
5.-bai
6.-bai
7.-bai
8.-bai
9.-bai
10.-bai
11.-bai
12.-ez zuen lortu.
12 garrena ez zuen lortu orduan lapurra leopardoak era-
man zituen eta bere urtebetetzean leopardo bat oparitu
zioten eta hortik aurrera oso pozik egon zen. 
 Egilea: Mei Martinez

PEPE TXIKI GAIZTOA


                            Bazen behin mutiko bat Pepe Txiki deitzen zena. Bakarrik bizi zen basoan, ez zuen amarik ez eta aitarik. Pepe Txikiak 6 urte zituen, ile motza zuen, oso txikia eta argala zen, begi berdeak zituen alaia eta ona zen eta herriko biztaleek asko maite zuten.
Egun batean basotik zebilela janari bila joan zen. Halako batean harri misteriotsu bat aurkitu zuen, harri horrek belarra zuen eta morea zen. Gosez zen eta belarra jan zuen. Jan ondoren bere gorputza aldatzen joan zen, gosea pasatu zitzaionean etxera bueltatu zen. bat-batean ispiluan begiratu eta bere gorputza oso arraroa ikusi zuen: belarri luzeak esku handiak eta lodiak ziren. Atzazkal luzeak zituen, begi handiak, eta bera oso handia eta pertsonak bera ikustean beldurtu eta ospa egin zuten. Geroago bere lagunik onenak Tim eta Tom gauza bat esan zioten: ea zer gertatzen zitzaion eta Pepe txikiak erantzun zuen: 
- Joan hemendik bestela jango zaituztet. 
Orduan korrika egin zuten basorantz. Pepe txikia beraien atzetik joan zen baina Tim eta Tom zuhaitz baten gainean ezkutatu ziren, baina Pepe txikia oso handia zenez Tim eta Tom harrapatu eta bere etxera joan ziren. Bertan bere eskuak ikustean ohartu zen Tim eta Tom ez zeudela, geroago beraiek herriko sorgin batengana joan ziren bertara heltzerakoan sorginari pozoi bat eskatu zioten. Sorginaren pozoiarekin Pepe txikiarengana abiatu ziren. Han engainatuz Pepe txikiari pozoia eman zioten eta berehala bere onera bihurtu zen eta denak poz-pozik bizi izan ziren.
 Egilea: Eneko Cano

LAGUN BAT NAHI ZUEN ERRALDOIA


                                   Bazen behin erraldoi bat, erraldoia handia zen mendian bizi zen eta begi bakar bat zuen. Arazoa zen herriko jendea beldurra zeukala erraldoiari. Egun batean Austin izeneko mutiko bat menditik pasatu zen eta galdetu zion erraldoiari ea bere laguna izan nahi zuen, erraldoiak baietz erantzun zuen. Arratsalde guztia pasatu zuten jolasten, baina gauean Austinen amak galdetu zion zer egin zuen eta Austinek azaldu zion erraldoiarekin egon zela eta amak esan zion erraldoia oso gaiztoa zela, eta ez egoteko berarekin. Austinek sorbaldak jaso zituen. Baina hurrengo egunean Austinek erraldoiarekin egon zen jolasten. Orduan ama joan zen mendira sagarrak hartzera eta Austin ikusi zuen erraldoiarekin jolasten. Orduan amak Austini etortzeko agindu zion. Orduan ikusi zuen erraldoiak sentimenduak zeuzkala eta azkenean laga zion erraldoiarekin egoten. Hilabete bat pasatu zen eta erraldoiak lagun asko zituen eta pozik zegoen.
 Egilea: Unai Ortiz de Lazcano

BEHARTSUEN ERREGEA


                       Bazen behin tigre bat aberatsa zena, bere anaiak inbidia zion eta bere diru guztia kendu egin zion.
Orduan herri txiro batera joan zen bizitzera. Han tigre behartsuak ezagutu zituen eta lagunak egin ziren. Inteligentea zena laguntzea erabaki zuen.

Lehenengo ur garbia lortu zuten, gero hobetu zuten herria denon artean bere aginduak jarraitzen.

Herriko tigreak oso pozik zeuden, orduan bere erregea izan zen. Bera oso pozik jarri zen.

Beste tigreei laguntzen diru asko irabazi zuen eta berriro aberatsa egin zen. Baina orain egin zuena diruarekin izan zen tigre behartsuei gehiago lagundu.

Egun batean egunkarian irakurri zuen bere anaia diru guztia galdu zuela eta orain behartsu geratu zela.
Egilea: Iraia Perez

2011-10-20

MARIA ETA BORROKA


                                   Bazen behin neska eder bat Maria deitzen zena, horren ederra zen Japoniako ederrena zela. Oso gaztea zen eta amonarekin bizi zen etxola lasai eta txiki batean. Behin enperadoreak Mariarekin ezkondu nahi zuten guztiak bere jauregira gonbidatu zituen guztiak samuraiak ziren bat izan ezik urrunetik zaldi bat ikusten zen. Atila zen! 
Atilak Maria eraman zuen hortik zehar bere emaztea izan zedin. Samurai horiek guztiak Mariaren bila joan ziren. Horien guztien artean borroka egon zen eta pertsona asko eta asko hil ziren. Gorputzak hortik zehar geratu ziren, lurperatu gabe. Baina Maria ondo eta osasuntsu irten zen. Orduan esan zuen:
- Ez dut inorekin ezkondu nahi, ez behintzat zoritxarra izateko.
Baina samuraiak ezkondu egin ziren eta Maria pozik bizi izan zen betirako.
 Egilea: Goretti Abascal

SUGEA ETA DORTOKA

     

                 Bazen behin dortoka bat. Dortokak Manolito zuen izena. Zortzi urte zituen, begi horiak zituen eta bere oskola berdea zen. Oso bihotz ona zuen baina motela zen. Egun batean suge bat agertu zitzaion. Bere izena Jesus Mari zen. Bera oso luzea zen. Oso bizkorra eta batez ere oso gaiztoa. Zortzi urte zituen. Beti berari animatzen zioten eta lasterketa guztiak berak irabazten zituen. 
Dortoka Manolito eta sugea Jesus Mari oso gaizki moldatzen ziren. Egun batean Jesus Marik lasterketa bat antolatu zuen eta esan zuen dortokaren kontra egingo zuela. Dortokak baietz esan zion eta sugeak: ja ja ja !!!!! esan zuen. Gero nik barre egingo irabazi egingo dizudalako. Karrera hastera doa: 1,2,3. Sugea lo kuluxka bat botatzera joan zen. Berak bazekien eta irabazi egingo zuela. Dortoka oso ondo ari zen lasterketa egiten. Bat-batean sugearen aurretik pasatu zen eta sugea korriketan bere atzetik eta dortokak lasterketa irabazi zion sugeari. 
Eta hala bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Untzagako plazan.
 Egilea: Ane Larreategui

NUR ETA BERE BIDAIA EUSKAL HERRIRA


      
                    Bazen behin Nur izeneko neska bat 12 urte zituena eta irla batean bizi zena bere lagunekin.

Egun eguzkitsu bat zen eta Nur oso aspertuta zegoen eta halako batean ideia bat eduki zuen:
- Itsasontzi bat egingo dut.- Eta berehala joan zen,10 enbor hartu, 2 soka, katalexo 1...

Irlatik alde egitean katalexotik lur zati bat
ikusi zuen, eta berehala haruntz abiatu zen. Hara
heldu zenean izen bat jarri zion, baina izen hori
ipintzeko bi egun iraun zuen, baina azkenean
lortu zuen eta jarri zion izena:
EUSKAL HERRIA zen.
 Egilea: Ane Gallastegi

2011-10-19

ANE HONDARTZAN



        Bazen behin Ane izeneko neskatxo bat, eta 11 urte zituen. Ane Eibarren bizi zen. Egun batean Ane arratsaldean lagun batzukin geratu zen. Arratsaldea ailegatu zen eta Ane bere lagunekin zegoen, bere lagunak hitz egiten hasi ziren:
-Bihar geratuko al gara?-esan zuen batek.
-Bai geratuko gara.-esan zuen Anek.
-Zertarako?-esan zuen lagun batek.
-Bihar ona egingo du orduan piszinara ala hondartzara joango gara.-esan zuen Ane.
-Bale.-esan zuten denek.
-Bihar 15:15 geratuko gara.-esan zuen Anek.
-Baina ze hondartzatara?-esan zuen Elene izena zeukan neska.
-Donostiako hondartzara joango gara.-esan zuen Anek.
-Agur!-esan zuten denak.

Eguna ailegatu zen eta lagunek trena hartu eta hondartzara joan ziren. Hondartzara ailegatu eta uretara joan ziren. Gero etxera joan eta denei ilea hasten eta hasten hasi zitzaien.
Anek amatxori esan zion, eta amak ilea moztu eta Ane ile motzarekin gelditu zen. 

Egilea: Itsaso Pozuelo
 

MIKEL ETA ALIENIJENAK





 Bazen behin Mikel izeneko mutiko bat, Eibarko mendi bateko baserri batean bizi zena.
Mikelek 12 urte zituen, bere gurasoekin bizi zen baserrian:Iñaki eta Leire.
Mikel beti mendian bakarrik zebilen.
Egun batean bakarrik joan zenean... argi asko ikusi zuen; orduan plater hegalaritik irteten ari ziren alienijenak. Irten zirenean pistola bat zeraman batek, esan zion:
-Zu zein zara?
Mikel beldurrarekin esan zion:
-Mikel.
-Mikel etorri gurekin bestela hil egingo zaitugu.
Orduan Mikel etxera sartu eta inoiz ez da bakarrik joan mendira.

Esaten dute ilargi betea dagoenean alienijenak agertzen direla Arrate mendian.
 Egilea: Asier Martinez de Lagos

2011-10-18

MAPA EZBERDINEN AZTERKETA






Kaixo blog irakurle agurgarria; 5. mailako ikasleok 10 mapa ezberdin landu genituen Zuhatzara joan aurretik, eta haien azterketa laburtua eskegi dugu blogean lehen proba modura. Bidai on.

1.- Asturiaseko mapa turistikoa: Mapa fisikoa. Oporretan erabiltzekoa. Erreserba naturalak. Mendi ibilaldi ezberdinak proposatzen dira. Herrien argazkiak.

2.- Bartzelonako kaletegi turistikoa: Kaleak eta eraikinak. Oinezkoek erabiliko dute. Hirian ez galtzeko egokia, nahiz lanera joan ezkero, nahiz oporretan joan ezkero. Merkatal kate handi batek promozionatzen du, nahiz eta udaletxean edo informazio bulegoetan lortu daitekeen mapa.

3.- Iparraldeko karta turistikoa: Mapa ez ofiziala. Ekintza turistikoak egiteko enpresa ezberdinen telefonoak, erreserba egiteko. Euskal Herriko muga ez ofizialak azaltzen dira. Ez da mapa politikoa. 20 km-ko eskala. Publizitatea lau hizkuntzatan azaltzen da. Kotxez egin beharreko turismorako egokia da.

4.- Munduko atlasa patrikako edizioan: Munduko herrialde guztiak azaltzen dira. Mapa fisikoa eta politikoa. Txikia denez leku guztietara eraman daiteke erraz. Eskalak eta altuera kolore ezberdinez. Oinez ibiltzeko ez du balio.

5.- Frantziako errepide mapa: Mapa fisikoa. Ibilgailuetan eramateko egokia. Distantziak eta trafiko ikurrak dira garrantzitsuenak. Eskala perfektua darabil. Gasolindegietan aurkitu daiteke. Nahiz eta gordetzeko zoratzen zaren oso praktikoa da kotxean gordetzeko.

6.- Hego-Amerikako mapa fisiko entziklopedikoa: Ez da bidaiatzeko, ezagutza handitzeko da. Herrialdeak konkretuak azaltzen direnez kultura ezberdinak ezagutuko ditugu. Gustagarriago egiteko marrazkiak daude.

7.- Kruzeroen itsas mapa turistikoa: Itsasoan bakarrik erabili daiteke, beraz ez dago bihurgunerik, zuzenean heltzen gara gure helmugara. Kilometroetan neurtu beharrean miletan neurtuko dugu distantzia. Oporretarako egitarau moduan erabiliko dugu soilik. Bidai agentzietan lortzen da.

8.- 1570. urteko mundu ezaguneko mapa: Eskuz eginda eta lur guztia zeharkatuz egindakoa, urteetako lana. Ez da zerutik ateratakoa. Ikur gutxi azaltzen dira. Oso zaharra eta baliotsua.

9.- Zugastieta orientazio frogako mapa: Orienteering kirola praktikatzeko egindakoa bereziki. Ikur asko eta lurra kolore ezberdinez. Oinezkoentzat egindakoa. Ez da ez galtzeko, baizik eta bide egokia aurkitzeko.

10.- Zuia koadrilako mapa: Erliebea azaltzen da, beraz helikopteroz edo globoz ateratako argazkia gero marraztu dute. Gune konkretu bati dagokion mapa da. Oinezkoentzat edo ibilgailuentzat egina gune txikia delako.

GORA EIBAR ETA GORA SAN ANDRES!!!