2011-10-21

PEPE TXIKI GAIZTOA


                            Bazen behin mutiko bat Pepe Txiki deitzen zena. Bakarrik bizi zen basoan, ez zuen amarik ez eta aitarik. Pepe Txikiak 6 urte zituen, ile motza zuen, oso txikia eta argala zen, begi berdeak zituen alaia eta ona zen eta herriko biztaleek asko maite zuten.
Egun batean basotik zebilela janari bila joan zen. Halako batean harri misteriotsu bat aurkitu zuen, harri horrek belarra zuen eta morea zen. Gosez zen eta belarra jan zuen. Jan ondoren bere gorputza aldatzen joan zen, gosea pasatu zitzaionean etxera bueltatu zen. bat-batean ispiluan begiratu eta bere gorputza oso arraroa ikusi zuen: belarri luzeak esku handiak eta lodiak ziren. Atzazkal luzeak zituen, begi handiak, eta bera oso handia eta pertsonak bera ikustean beldurtu eta ospa egin zuten. Geroago bere lagunik onenak Tim eta Tom gauza bat esan zioten: ea zer gertatzen zitzaion eta Pepe txikiak erantzun zuen: 
- Joan hemendik bestela jango zaituztet. 
Orduan korrika egin zuten basorantz. Pepe txikia beraien atzetik joan zen baina Tim eta Tom zuhaitz baten gainean ezkutatu ziren, baina Pepe txikia oso handia zenez Tim eta Tom harrapatu eta bere etxera joan ziren. Bertan bere eskuak ikustean ohartu zen Tim eta Tom ez zeudela, geroago beraiek herriko sorgin batengana joan ziren bertara heltzerakoan sorginari pozoi bat eskatu zioten. Sorginaren pozoiarekin Pepe txikiarengana abiatu ziren. Han engainatuz Pepe txikiari pozoia eman zioten eta berehala bere onera bihurtu zen eta denak poz-pozik bizi izan ziren.
 Egilea: Eneko Cano

No hay comentarios:

Publicar un comentario