2011-10-21

MENDIKO NESKA MUTILAK


                                   Lau neska-mutil gauero gauero mendian geratzen ziren. Lau neska-mutilak Ainara, Xabier, Olatz eta Kepa deitzen ziren. Igande gauean geratu ziren mendian jolasteko. Biharamunean igandea zen eta ilargi betea. Ainara, Xabier eta Olatz han zeuden baina kepa falta zen. Ezingo zela etorri pentsatu zuten. 
Jolasten eta jolasten etxera joateko ordua iritsi zen, ez zuten ezer susmatu, Kepa gau osoa mendiko gurutzean zegoela
geldi-geldi ezer ere egin gabe, estatua bat bezala. Hurrengo egunean geratzeko Kepak ez zuen telefonoa hartzen. Orduan susmatu zuten zerbait. Gaua zen eta laurak mendian zeuden baina ez zuten oraindik Kepa ikusi. Ondoren Xabierek eta Olatzek gurutzera begiratu, eta norbait zegoen. Orduan Ainara hurbildu egin zen eta Kepa zela ohartu zen.
-Kepa!- egin zuen oihu Ainarak. Baina Kepa arraro zegoen azala grisa zuen eta begi gorriak. Ez zuen hitz egiten. Orduan beldurraren beldurrez oihuka eta korrika etxera joan ziren inoiz gehiago gauetan ilargi beteetan gelditu.
Egilea: Sara Leturiaga

No hay comentarios:

Publicar un comentario