2011-10-18

MAPA EZBERDINEN AZTERKETA






Kaixo blog irakurle agurgarria; 5. mailako ikasleok 10 mapa ezberdin landu genituen Zuhatzara joan aurretik, eta haien azterketa laburtua eskegi dugu blogean lehen proba modura. Bidai on.

1.- Asturiaseko mapa turistikoa: Mapa fisikoa. Oporretan erabiltzekoa. Erreserba naturalak. Mendi ibilaldi ezberdinak proposatzen dira. Herrien argazkiak.

2.- Bartzelonako kaletegi turistikoa: Kaleak eta eraikinak. Oinezkoek erabiliko dute. Hirian ez galtzeko egokia, nahiz lanera joan ezkero, nahiz oporretan joan ezkero. Merkatal kate handi batek promozionatzen du, nahiz eta udaletxean edo informazio bulegoetan lortu daitekeen mapa.

3.- Iparraldeko karta turistikoa: Mapa ez ofiziala. Ekintza turistikoak egiteko enpresa ezberdinen telefonoak, erreserba egiteko. Euskal Herriko muga ez ofizialak azaltzen dira. Ez da mapa politikoa. 20 km-ko eskala. Publizitatea lau hizkuntzatan azaltzen da. Kotxez egin beharreko turismorako egokia da.

4.- Munduko atlasa patrikako edizioan: Munduko herrialde guztiak azaltzen dira. Mapa fisikoa eta politikoa. Txikia denez leku guztietara eraman daiteke erraz. Eskalak eta altuera kolore ezberdinez. Oinez ibiltzeko ez du balio.

5.- Frantziako errepide mapa: Mapa fisikoa. Ibilgailuetan eramateko egokia. Distantziak eta trafiko ikurrak dira garrantzitsuenak. Eskala perfektua darabil. Gasolindegietan aurkitu daiteke. Nahiz eta gordetzeko zoratzen zaren oso praktikoa da kotxean gordetzeko.

6.- Hego-Amerikako mapa fisiko entziklopedikoa: Ez da bidaiatzeko, ezagutza handitzeko da. Herrialdeak konkretuak azaltzen direnez kultura ezberdinak ezagutuko ditugu. Gustagarriago egiteko marrazkiak daude.

7.- Kruzeroen itsas mapa turistikoa: Itsasoan bakarrik erabili daiteke, beraz ez dago bihurgunerik, zuzenean heltzen gara gure helmugara. Kilometroetan neurtu beharrean miletan neurtuko dugu distantzia. Oporretarako egitarau moduan erabiliko dugu soilik. Bidai agentzietan lortzen da.

8.- 1570. urteko mundu ezaguneko mapa: Eskuz eginda eta lur guztia zeharkatuz egindakoa, urteetako lana. Ez da zerutik ateratakoa. Ikur gutxi azaltzen dira. Oso zaharra eta baliotsua.

9.- Zugastieta orientazio frogako mapa: Orienteering kirola praktikatzeko egindakoa bereziki. Ikur asko eta lurra kolore ezberdinez. Oinezkoentzat egindakoa. Ez da ez galtzeko, baizik eta bide egokia aurkitzeko.

10.- Zuia koadrilako mapa: Erliebea azaltzen da, beraz helikopteroz edo globoz ateratako argazkia gero marraztu dute. Gune konkretu bati dagokion mapa da. Oinezkoentzat edo ibilgailuentzat egina gune txikia delako.

GORA EIBAR ETA GORA SAN ANDRES!!!


1 comentario:

  1. Kaixo 5.mailakoak!Oso interesgarria zuen lana. Sarritan mapa ezberdinak aurkitzen ditugu eta komeni da ongi ulertzea ze informazio ematen diguten. Zuek prestatuta zaudete bidaiak egiteko!!!

    ResponderEliminar