2012-02-14

PROIEKTU BERRIA AUKERATZEN

PROIEKTU BERRIAREN AUKERAKETA


Gabonetako oporretatik itzuli berritan iritsi zaigu gai berria aukeratzeko ordua. Horretarako, ikasle bakoitzak gehien interesatzen zaion gaia aurkeztu behar izan dugu. Gaia aukeratzeko orduan, kontutan izan ditugu gure nahiak, gustuak, asmoak, interesak eta eskura izan ditugun material eta ingurutik etorri zaizkigun proposamen guztiak. Aurreko gaiak Agenda 21ekin izan zuen lotura zuzena, 5. mailan hiruhileko bat eskaintzen baitiogu konpromezu horri (aurten Mugikortasunaren gaia izan da). Oraingo hiruhilabeterako, eta behin bakarkako edo taldekako gaia gabonetako oporretatik aukeratua ekarri ostean, 5. mailako bi taldeak gela bakarrean bildu gara gure proposamenak elkartrukatzeko (norberarenak aurkeztu eta besteenak ezagutu).

EUROPAKO ETA AMERIKAKO MONUMENTUAK


Guk, Anek, Alaitzek, Sarak, Itsasok, Iraiak, Irenek eta Gorettik Europako eta Amerikako monumentuak gaia aukeratu genuen aurkezpenerako. Hasieran Egiptoko gaia egin behar genuen baina liburutegian gai horren liburu kantitate gehiago zeuden eta interesgarriak ziren. Gaia aurkezteko orduan liburuak eta pelikulak ekarri genituen jendea konbentzituko genuela ziurtaturik.



EUSKAL HERRIKO MITOAK

Guk Euskal Herriko mitoak gaia aukeratu dugu, interesgarria  iruditzen zaigu eta lehengo mitoak nolakoak ziren jakin nahi dugu. Horretarako liburu bat ekarri genuen besteek ikusteko nolakoak ziren lehengo mitoak. Guk orri batean proiektu ezberdinak jarri genituen eta gehien gustuko genuena Euskal Herriko mitoak izan zen. Ane Gallastegi eta Maialen.

SUMENDIAK

Guk (Aner eta Iñigo) sumendiaren gaia aukeratu dugu. Gaia oso interesgarria iruditu zitzaigun eta horregatik aukeratu dugu.
Nik gaia aukeratu dut dokumentala eta pelikula ikusi nituelako eta Iñigok gaia aukeratu du “inpaktu totala” saioa ikusi zuelako.
Gaia bakarrik egin dugu eta elkartzeko esan digu gure maisuak.
Guk material hau ekarri dugu: “La Tierra” liburu entziklopedikoa, Teide mendiko sumendiko arroka bat eta argazkiak informazioarekin.

Ni Aitor naiz eta sumendien gaia proposatu nuen.
Sumendien gaia, sumendiek beti jakingura eman didatelako, oso arraroak iruditzen zaizkidalako, interesgarriak iruditzen zaizkidalako, zergatik jaurtitzen duten jakiteko etab.
Nire asmoa nola egiten duten laba botatzeko ikastea zen.
Jarduera hauek proposatu nituen: sumendi baten maketa egitea eta haren funtzionamendua ikastea, eta azkenik sumendi famatuen izenak eta ezaugarriak ikastea.


Egun batean, Miren, Elene, Malen, Wenjing eta Eider liburutegira joan ginen gai interesgarri bat aukeratzeko ideiarekin buruan. Liburu asko begiratu ondoren batek ere ez zigun atentziorik deitu, eta azkenean bilatzen geundena aurkitu genuen: Sumendien gaia. Dibertigarria, polita, desberdina eta aspertuko ez ginenarekin. Sumendiekin batera besteak konbentzitzeko ondoko material hau ekarri genuen: esperimentu bat (bikarbonatozko sumendia, plastilinazkoa), sumendi harria (Teidekoa) eta argazki pare bat.


ELEKTRIZITATEA

Ni Aritz naiz eta Elektrizitatearen gaia aukeratu dut, nola lortu dezakegun elektrizitatea jakiteko. Uraren bidez, haizearen bidez, energia nuklearretik, generadoreetatik… Elektrizitateak ekarri zizkigun abantailak, zeinek aurkitu zuen elektrizitatea….
Bonbilla eta pila bat eraman ditut, bonbilla pila batekin piztu dezakegula ikusteko.      

ITALIA

Nik (Aritz) Italia aukeratu dut, Italia herrialde polit bat delako eta harrituta gelditu nintzen jakitean zenbat biztanle zeukan. ItaliaK 60 milioi ditu. Nik Italiako selekzioko kamiseta  bat eraman nuen, handia geratzen zitzaidan baina zer egingo diogu… gero argazki batzuk eraman nituen. Niretzat oso ondo atera zitzaidan  eta oso ondo pasatu nuen.


EUSKAL HERRIKO PERTSONAIA OSPETSUAK

Ni Asier naiz eta Euskal Herriko pertsonaia ospetsuen gaia pentsatu dut egitea interesgarria iruditzen zaidalako.
Gainera nire aitona Mutrikuko pertsonaia ospetsuren bat ezagutzen zuen eta beraren etxeko eta bulegoaren giltzak ditu (Cosme Damian de Churruca).
Gero Toribio Etxeberria eta Juan Guisasolaren jaiotze eta hiltze datak ekarri nituen informazio modura.

EGIPTO

Gure gaia Egipto izan da. Egipto gaia Interesgarria eta dibertigarria iruditzen zaigulako aukeratu genuen. Eneko, Danae, Unai, Mei eta Jonek proposatu genuen gai hau eta aurkezteko informazioa, entziklopedia bat, liburuak eta kakalardo bat ekarri genituen. Ez genuen inor konbentzitu. Gure estrategia liburutegira joatea eta liburuak irakurtzea izan da. Oso ondo pasatu dugu gai berria aukeratzen eta aurkezten denon aurrean.

Maialen Casaña, Leire Cartagena, June Santin eta Nagore Cabanzón Egiptoko gaia aurkeztu genuen. Egiptoko gaia aukeratu genuen Egiptoko kultura oso interesgarria iruditu zitzaigulako. Ondoren kartoizko piramide bat egin genuen barruan sarkofago batekin eta sarkofagoaren barruan momia bat jarri genuen. Gure asmoak ziren lagunekin ondo pasatzea eta barre asko entzutea, baina baita gure proiektua aukeratzea, noski!!


 
BIKINGOAK

Oier, Ander eta Xabierrek gai hau aukeratu dugu aurreko egunean bikingoen pelikula bat ikustera joan ginelako. Pelikula hori asko gustatu zitzaigun  eta oso dibertigarria iruditu zitzaigun. Hori pentsatu eta gero bikingoen gaia oso interesgarria, polita eta oso dibertigarria izango zela pentsatu genuen . Orduan hurrengo egunean liburutegira joan ginen eta han lana egin genuen. Hori eta gero denok bikingoei buruz ahal genuen gauza guztiak ekarri genituen: bikingoen argazki batzuk, jostailuzko kasko bat eta ezpata bat. Aurkezpen egunean guri tokatu zitzaigunean oso urduri geunden.


GERRA

Guk (Ivan, Jon eta Alex) gerraren proiektua aukeratu dugu interesgarria iruditu  zaigulako. Gerra interesgarria iruditzen zaigu, nahiz eta gai polita iruditzen zaigun lantzeko, oso gogorra da eta gerraren kontra gaude.
Gerrari buruzko gauza asko aurkitu dugu, adibidez: Napoleon, Franko…
Eta uste genuen denok  oso ondo pasatuko genuela.
Baina aurkezpen materialik ez dugu ekarri.


OLINPIADAK

Nik proiektu hau aukeratu dut kirola asko gustatzen zaidalako eta interesgarria iruditu zaidalako. Nire lehengusua agian olinpiadetara doalako eta horregatik aukeratu dut proiektua.
Espero dut dibertigarria izatea nik aukeratutako proiektua. Markel.

Nik, Martinek,  Olinpiaden inguruko gaia aukeratu dut interesgarria iruditzen   zaidalako. Ni Londresera joan  nintzelako bururatu zait  gaia. Nik orri bat ekarri  nuen, han Olinpiaden historia, zergatik  desagertu  ziren eta berriro  agertu ziren… oso ondo azaltzen zuen. Nik, gaiari buruz  nola  jolasten  den, zeinek  asmatu zituen Olinpiadak, nola asmatu zituen… jakin nahiko nuke. Nik  interneten bost uztai horiek Afrika, Europa, Asia, Ozeania  eta Amerika zirela ikasi   nuen.   



ESPERIMENTUAK

Ni Alberto naiz. Esperimentuen gaia aukeratu dut. Ni lehenengo mailan nengoenean 5. mailakoek Esperimentu gaia landu zuten eta esperimentu batzuk egin zituzten guk ikusteko. Asko gustatu zitzaidan eta zergatik gertatzen zen hori jakin nahi nuen. Nire kideak konbentzitzeko puxika batekin esperimentu bat egin nuen. Lehenengo puxika puztu nuen, gero tarteka esparatrapua ipini nuen eta amaitzeko jostorratzak sartu nituen esparatrapua zegoen tokian. Puxika ez zen lehertu. Denak aho zabalik gelditu ziren.


GASTRONOMIA

Ni Danel naiz eta orain azalduko dizuet nik aurkeztatutako gaia:   
Nik aurkeztu nuen gaia Gastronomia izan zen. Niri Gastronomia gaia oso interesgarria iruditzen zait. Gastronomiatik gauza asko jakin nahi dut. Nik kultura guztietako gastronomia jakin nahi dut eta sukaldatu ere. Sukaldatzeko 3 liburu ekarri nituen. Lehenengoa “Cocina sabrosa y a buen precio”,  bigarrena ``Cocina para ñiños´´ eta hirugarrena ``Cocina festiva´´. Nire proposamenak hauek izan ziren: eskolan sukaldatu eta Euskal Herriko jatetxe famatu batera joatea.
PLASTIKOA

Ni  Fikri naiz eta Plastiko gaia  aukeratu dut. Gai hau aukeratu dut niri futbola  asko gustatzen zaidalako eta futboleko baloiak plastikoz eginda daudelako.  Jakin nahi dut zerekin jolasten dudan, baita ere zertaz dauden eginda egunero  ukitzen ditugun gauzak adibidez: klasifikagailua, funda, boliak eta abar. Plastikoz egindako baloi txiki bat aurkeztu nuen.       


EUSKAL MITOLOGIA

Ni Xabier naiz eta Euskal mitologia gaia aukeratu dut. Nire amarekin Euskal mitologia begiratu nuen. Oso interesgarria zelako aukeratu dut. Nik ekarri nuen materiala orri batean zegoen idatzita. Konbentzitzeko, pertsonaia mitologiko batzuen inguruko informazioa idatzi nuen.



Proposamen guztiak entzun eta aintzakotzat hartu eta gero, ikasle bakoitzak bi gai aukeratu behar izan ditugu (arrazoi ezberdin eta pertsonalengatik deigarrienak iruditu zaizkigunak).
Erraza izan da adostasun batera heltzea, ikasleriaren gehiengo nabarmen bati Esperimentuen gaia lantzeko esanguratsuena iruditu zaigulako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario