2011-10-21

ZUHATZAKO EGONALDIA


                                 Orain dela bost egun Zuhatzara joan ginen hiru egunetarako Eibarko eskolatik. Oso ondo pasatu genuen, gainera eguraldi ona egin zigun. Oraintzen azalduko dizuet.


ASTEAZKENA 28:

Bederatzietan autobusa geneukan baina atzeratu egin zen eta aspertuta bederatzi t,erdiak arte egon ginen zain . Etorri zenean eraman gintuen, itsasontzia hartu genuen eta islara eraman gintuen, zergatik txalupa gabe ezin zen islara joan urarekin inguratuta dagoelako. Gizon bat zegoen eta esplikatu zigun ur ekintzetan ibiliko ginela, txalekoak zergatik eraman behar genituen, korriente asko zegoela eta ezer ez pasatu ez zedin. Hamaikak eta laurdenean ur ekintzak egin genituen eta nik surf egin nuen.Bazkaria ordu bietan zen: lentejak, oilaskoa eta fruta egon zen. Arratsaldean piraguan ibili ginen eta Maialenekin joan nintzen. Afaltzeko leka patatak eta saihetsak, fruta...  gero txisteak eta hamaika t'erdietan lotara joan ginen.

OSTEGUNA 29:

Goizeko zortzirak eta laurdenean esnatu ginen eta bederatziak arte libre erropak jantzi, maletak txukundu, jolastu... Bederatzietan gosaria zen eta hamarretan kabañetara joan behar ginen. Hamar t'erdiak arte jolastu. Hamar t'erdietan irlari buelta handi bat ematera joan ginen. Ordu bietan bazkaria zegoen, eta janaria asko bota genuen, ematen zuen ia inorrek ez zuela jan. Hiruretan kabañetara joan ginen jolastera. Bostetan bokadilloa jan genuen, bost t'erdietan ur ekintzak: nik pedalo egin nuen Ane G, Ane L, Iraia eta ni. Sei t'erdietan irten eta kabañetara joan ginen eta zortzireta afaltzera. Afarian ere gauza asko sobratu zen baina neri gustatu zitzaidan janaria. 9:00etan kabañetara eta gero bigarren kanpamenduan sua egin eta asmakizunak eta kantuak abestu genituen. 11:30etan isiltasuna.

OSTIRALA 30:

Azken eguna zen eta beti bezala 8:15etan esnatu ginen. 9:00etan gosaria zen eta 10:00etan kabañetara. 12:45 ekintzak egin genituen. Nik ez nuen egin eta kabañan geratu nintzen. Gero maletak hartu eta ordu bietan bazkaltzera eta hiru t'erdietan Eibarreruntz.
Oso ondo pasatu dut eta espero dut berriz joatea. Ez baldin banaiz joaten beste herri bat ere polita izango da, eta kontatuko dizuet hurrengo batean.
 Egilea: Alaitz Ibarrola

1 comentario:

  1. Oso ondo Alaitz! Nabaritzen da Zuhatzan primeran pasatu duzuela.

    ResponderEliminar