2012-02-24

UNIBERTSOA

Joseba Sarrionandiak idatzitako “Gure unibertsoaren historia” ipuinari, bosgarren mailako ikasleek emandako bukaera.


GURE UNIBERTSOAREN HISTORIA


VI

Orain lau mila edo bost mila urte, izotzak erretiratu ondoren, beste gauza are miragarriago bat suertatu zen. Ordura arte imintzio, keinu eta deika ibiltzeko ohitura genuelarik, elkar konpreni genezakeela ohartu ginen: ur, haitz, lo, nahi, hitzak. Uluka uxatzen genituen beldurrak oraindik, hitzen zehaztasun ikaragarriaz hunkiturik.

Eraikuntza zirkular bat egin genuen, lurrez eta harriz, zurezko zutabeekin, eta lastozko estalki konikoarekin, eta etxea deitu genion. Zakurra lagun hartu, buztinezko ontziak egin, behiak etxera ekarri, lurra mugitzeko aitzurrak, aleak ehotzeko errota, eta abeltzain eta nekazari bilakatu ginen. Hildakoak trikuharritan lurperatzen genituen, eta gero, biziak baino gehiago izaten hasi zirenetik kanposantu zabaletan hobiratuko genituen. Burdinaren metalurgia eta area erabiltzen ikasi genuen erromatarrak pasatu zirenean. Gero godoak heldu ziren, eta musulmanak, eta iraultza industriala, bapore eta siderurgiekin, eta autoak, eta hiri moderno argitsuak, eta telefonoak, eta gerla krudelak, eta Estatu Batuen Erakundea, eta sateliteak, eta Internet, eta gerla krudel gehiago.
               
Eta hemen gaude, 21. mendean, sua galtzearen beldurrez, janariak, eta baita etxe bera. Baina denbora pasatzean, mundu hau eta unibertso osoa aldatuko dela uste dut, eta guk, gizakiak ere.
Aritz


Historiaren epe honetan gaude orain, gerla krudelak, telefono mugikorrak, psp, nintendo…etab makinitekin egun osoa. Zer gertatu da antzina ginen pertsonarekin? Aldatu egin garela eta oraindik gure barruan pertsona bilatzen gabiltzala.
Eider


Historiaren epe horretan gaude orain. Igual berriro dena gertatzen da berriz. Eta  dinosauroak  etortzen dira, eta gu hiltzen gara. Berriro dena gertatzen da berriro.
Jon


Orain historia hobetu da eta orain liburuak, telefono mugikorrak, telebistak, nintendoak, ordenagailuak… Oraindik ez dira gauza berri asko asmatu, oraindik lan asko egiten ari gara mundua hobea izateko.
Leire


Orain etorkizunean dugu hobea edo txarragoa lortzeko mundu bat, ez dakigu eta itxoin beharko dugu heldu arte. Bitartean hau daukagu eta espero dut ondo konpontzea daukagunarekin.
Malen

Eta horrela jarraitzen du munduak, gurasoak autoz lanera, ume batzuk autoz ikastolara, edo autobusean, edo oinez. Txakurrak  etxean lagun, eta beste animali batzuk ere.       
Miren

Orain  momentu honetan gaude eta ematen du  mundu hau  aurrera  joango dela baina kontaminazio honekin  jarraitzen  badugu munduak ez du asko iraungo baina  
Ez dezagun  itxaropena  galdu  gauza onak daude munduan ere.    
Oier


Zein zaila izango zen beraientzat neguan horrela bizitzea. Guk  dena daukagu. Mundu hau asko aldatu da urteetan zehar. Gainera  teknologia abantzatuagoa daukagu.
Xabier


Niretzat gauza harrigarri bat da, orain dela ehun milioi urte humanoidea izatea eta gaur egun gizon moderno bat izatea. Bana gaur egun daukagun  traste guztiak asko kutsatzen dute eta ori oso txarra da eta mundua ez da asko irainduko.
Danel

Niretzako berdin segitzen du mundua. Ez dakit zergatik borrokatzen dute 2.000.000km gaitik eta zergatik ez erdia batentzako eta beste erdia bestearentzat. Asko gustatuko litzaidake erantzuna ematea.
Fikri

2012 urtean gaude eta orain etxe modernoak ditugu ere beste lan bide batzuk ditugu
Orden gailuak ditugu baita ere telebistak…
Baita ere abiadura handiko trenak ditugu (aht) orain lehen bezala txakurrak etxean ditugu
Baina baita ere beste animali batzuk adibidez: katuak,sugeak,arrainak…
Ni uste dut mundua ondo jarraituko duela.
June

Aspaldian asmatutako gauzak oraindik ere daude,orain dela bi milioi urte lau hanketan  ibiltzen ginen baina gustuz berdinak gara. Gure tximino familiei eskerrak eman behar diegu beraiengatik bizi garelako.
Maialen

Orain hiri moderno batean gaude baina beldurturik esaten dutelako munduaren bukaera urte honetan izango dela. Imajina ezazu mundua joaten dela meteorito batengatik.
Martin

Oraindik, gauzak asmatzen jarraitzen dugu gure bizitza hobeagoa izan dadin. Gauzak apurtu ezkero norbait dago ere konpondu dadin. Guk, gizakiok, etxeko sua galtzeko beldurra dugu baita ere, etxe bera ere, eta ura. Askok beldur handia dugu baina aurrera egin, eta gainditu egingo dugu.  
Nagore

Gizakia ez da historiaren bukaerara heldu,  asmakizun eta aurkikuntza asko falta zaizkigu eta gu ere seguruenik alatzen garela, fisikoki eta psikologikoki, baina denak desberdinak izango gara. Bakoitzak bere ametsa jarraituko du, hori beti horrela izan da.          
Elene

Planeta bitxi hau asko aldatu da denborarekin eta seguruenik gehiago aldatuko dela bakarrik dakit.
Aitor

Historia horretan pertsonai  asko agertzen dira: humanoideak, gizakia, dinosaurua,  mamutak eta abar. Gure historia harrigarria da, ez dudalako ulertzen nola bizi dugun mamutekin . Niretzat ikusgarria da lurrak hainbeste urte izatea.
Alberto

Unibertsoan oraindik eta gauza gehiago egiten ari dira. Istorioa oraindik ez da bukatu segituko du askoz urte gehiago.
Ander

Nahiz eta gerlek jarraitu, teknologia ezker gure etorkizuna hobetuko da. Gero eta aurrerapen gehiago izango ditugu.Horren ondorioz gure ingurumena da gure bizitza batera erosoagoa eta osasungarria izango da.
Amaitzeko, agian, pertsonen artean hitzen bidez bakea lortuko da.
Ane Villacorta

No hay comentarios:

Publicar un comentario